Gernikak garaipena eskuratu du Ohorezo B Mailari dagokion hamaikagarren jardunaldian. Denboraldi erregularreko azken neurketa jokatu dute gernikarrak La Unicaren zelaian. Bizkaitarrak 00 eta 57 nagusitu dira. 

Bizkaitarrek aurreikusi zezaketen parean izango zuten aurkariak ez zuela neurketan amore emango eta kontaktoa gogor bilatzera egina dagoen taldea dela. Hala ere, Gernikarrak – hamabostekoan zenbait aldaketarekin – indartsu zelairatu dira: bosgarren minutura iritsi aurretik Jokin Eskolarrek lehenengo entsegua lortu du. Hasiera batean gernikarrak nagusi izan dira, eta atsedenaldirako markagailuan tartea lortu dute basurdeek. Izan ere, lehen zatian beste hiru entsegu burutzea lortu dute – Jon Aboitiz, Siyabonga Masuku eta Facundo Lamasen eskutik -. Horrela, markagailuak 0 eta 24 -koa adierazten zuen neurketaren lehen 40 minutuak igaro direnean. 

Neurketaren hasiera ona izan badute ere, jokoaren una batzuetan La Únicak eskaini nahi zuen jokoan erori dira gernikarrak, eta horrek besteak beste, zenbait baloi galtzea eragin du. Kostata bada ere, pixka bat baretuta, berdegunean berain jokoa berresartzeko gai izan dira Gernikako jokalariak. 

Lehen zatian gertatu bezala, epaileak neurketari berriz ekin dionetik, bost bat minutu bete direla, Agustín Tomas Verolik Gernikaren bosgarren entsegua lortu du. Horren atzetik, eta epaileak neurketaren bukaera adierazi bitartean, beste lau entsegu burutu dituzte gernikarrek – bi Juan Bautista Arranzek, eta bi Luciano Nicolas Altabek -. Nagusitasuna markagailuan adieraztea lortu dute basurdeek. Hala, lehen itzuli honetako azken neurketan, 00 eta 57 nagusitu da Gernika. 

Bost puntu gehiago eskuratu dituzte gernikarrek, denboraldiko lehen fase hau 52 punturekin, sailkapen orokarraren goreneko postuan bukatuz. Denboraldiko lehen zati hau igarota, datorrenaren bideia markatuko duen zozketari begira dira basurdeak.

______________________________________________________________

Victoria del Gernika Rugby Taldea en el partido correspondiente a la undécima jornada de la División de Honor B. Los verdinegros se han impuesto 00 a 57 a La Única en el partido disputado en el campo de rugby de la UPNA. 

Los verdinegros llegaban a Pamplona sabiendo que iban a enfrentarse a un equipo que no suele perder la cara a los partidos, un equipo que tiende a ir fuerte a los contactos, y que no tendría intención alguna de ponérselo fácil. El Gernika  – con algunos cambios en el quince – ha salido fuerte: antes de llegar al quinto minuto de juego, Jokin Eskola ha conseguido el primer ensayo para los basurdes. Al inicio del encuentro los de Gernika han sido superiores a los locales. Para cuando el árbitro ha señalado el final de la primera mitad, los verdinegros ya contaban con una ligera ventaja en el marcador, puesto que,  antes de llegar al minuto 40,  han conseguido realizar tres ensayos más – Jon Aboitiz, Siyabonga Masuku y Facundo Lamas -. Así, la primera mitad ha concluido con un 00 – 24 en el marcador.

A pesar del buen inicio del partido, en algunos lances del encuentro el Gernika ha entrado en el juego que La Única quería imponer, lo que ha provocado alguna pérdida del balón. Pese a ello, han conseguido calmar la ansiedad, y volver a imponer su juego en el terreno de juego. 

En la segunda mitad, antes de cumplirse los cinco minutos de juego Agustín Tomás Veroli ha conseguido el quinto ensayo del Gernika. Tras ese ensayo, y hasta el final del encuentro, los basurdes han logrado ensayar cuatro veces más – dos ensayos de Juan Bautista Arranz y dos de Luciano Nicolás Altabe-. Los de Gernika han conseguido reflejar la superioridad en el marcador. Así, en el último partido de esta primera fase, el Gernika se ha impuesto por 00-57.

Los gernikarras han sumado cinco puntos más,  terminando esta primera parte con 52 puntos, y en lo más alto de la clasificación general. Pasada esta primera parte de la temporada, el Gernika mira ya al sorteo que marcará el camino de lo que está por venir.