bazkideak

madalitatea

Hemen, Gernika Rugby Taldeko bazkide egin ahal izango zara, eta gauza errazte aldera, aurten, izapideak egiteko hainbat irtenbide pentsatu ditugu. Horrela, zuk aukeratuko duzu hoberen datorkizuna.

Horretarako, bi modalitate proposatzen dizkizugu:

1. Betikoa, Basurde Rugby Tabernara edo klubak Urbietan dituen bulegoetara joan, izena emateko inprimakia zure datuekin bete eta gu arduratuko gara gainerakoaz.

2. Beste modalitate bat da nahi duzun txartela aukeratzea (tribuna edo eremua), formularioko datuak betetzea eta erabat segurua den Paypal bidez ordaintzea. Kontuan hartu beharko duzun gauza bakarra da txartela “fakturazio-datuetan” jartzen dituzun datuekin emango dela (ORAINGOZ EZ DAGO ESKURAGARRI).