LEHEN TALDEAREN ALBISTEAK
FINALEKOAK GARA!
Urbietak playoffetako goiz handia bizi izan zuen igande honetan, Torreladay Gernika Rugby taldeak erakustaldi bikaina eskaini baitzuen Fénix Rugby Zaragoza taldearen aurka, 30-13ko garaipen sendoa lortuz igoera faseko finalerdietan. Partida ez zen modu errazean hasi...
Torrealday Gernika Rugby Taldea finalerdietara
Torrealday Gernika Rugby Taldea taldeak garaipen handia lortu zuen igande honetan Valentzian, Valencia Rugby taldearen aurka (19-30), eta garaipen horrek sari bikoitza ekarri du: División de Honor Élite ligako fase erregularreko txapeldun izendatzea eta...
Ez zen nahikoa izan egindako ahalegina
Gernika Rugby Taldea taldea Kataluniatik bueltatu da zapore mingotsarekin, porrotak utzitako sentsazioagatik batez ere. Sant Cugat Rugby Club-en aurkako 32-22ko emaitzak agerian utzi zuen bizkaitarrak ez zirela inoiz eroso sentitu, partidaren erritmoa ezarri ezinik...
AZKEN BERRIAK








![]()
¿Babeslea izan nahi duzu?
Babesletzak ekar ditzakeen onura fiskalez, irudi-onurez eta nabaritasun-onurez gain, Gernika Rugby Taldeak bestelako onurak ere eskain diezazkieke enpresa laguntzaileei.
HISTORIA
1973ko maiatzaren 18an taldearen lehenengo 15 bazkideek Gernika Rugby Taldearen sorrera akta sinatu zuten. Gernika Rugby Taldearen agerpena mugarri bat izan zen Bizkaiko errugbiaren historian, Bilbotik kanpoko lehen kluba izan baitzen. Era berean, R.T. (Rugby Taldea) laburdura erabiltzen hasi ziren Euskadiko gainontzeko klubetan ere.
ZERGATIK IZAN BABESLE?
Gernika Rugby Taldea herrian ondo errotuta dagoen kluba da. Gaur egun 560 bazkide ditu abonatuta eta lehen taldeko partiduetan batezbeste 500-600 zale baino gehiago batzen dira.


















