ANIMATU!

eRrugby Eskola 

GERNIKA RUGBY TALDE ESKOLA -02
GERNIKA RUGBY TALDE ESKOLA -03

Jokalari berriak lortzeko funtsezko lekua eskolak dira. Horregatik, Gernikako ikastetxe guztiekin hitz egin da, baita Bermeoko ikastetxe batzuekin ere, eta horiei errugbia emateko aukera eskaini zaie kirol-eskolen barruan. Guztien erantzuna oso positiboa izan da, eta, ondorioz, Gernika R.T-k 9 eta 15 urte bitarteko neska-mutilei errugbia emango die ikastetxe guztietan ikasturte osoan zehar, 10 ikasgaiko unitate didaktikoetan banatuta.


Esperientzia honekin, lehenik eta behin, kirol honen berri eman nahi diegu neska-mutil guztiei, eta, bigarrenik, dibulgazio horren ondorioz etorkizun hurbilean jokalari gehiago izan nahi ditugu. Horrekin, klubaren harrobia handitu eta hobetu nahi da, eta, dagoeneko, lan hori bere fruituak ematen hasi da, klubak selekzio nazional absolutuan, beheragoko mailetako selekzioetan eta selekzio autonomikoetan jokalariak izanik.

 

 

Izena emateko formularioa

10 + 1 =

Argibideren bat behar izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan inprimakiaren bidez. 

Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.   

Eskerrik asko zure pazientziagatk.