La mejor forma de empezar
Gernika Rugby Taldeak garaipenarekin hasi du denboraldia. Ohorezko B Mailako lehenengo jardunaldian Getxo Rugby izan dute parez-pare, eta «partidu oso borrokatua» lehiatu zuten, Urbietako zelaian. Basurdeak 23 eta 10 nagusitu baziren ere, gogotik lan egin behar izan zuten denboraldiko lehen lau puntuak etxean geratzeko.