Mar 14, 2021 | Lehen talde
Gernika Rugby Taldeak denboraldiko hamahirugarren garaipena eskuratu du gaur goizean Gamarran jokatutako neurketan. Ohorezko B Mailako 20/21 denboraldiari dagokion hamahirugarren jardunaldian – bigarren itzuliko bigarrenean – Gaztedi Rugby Taldeak eta Gernika Rugby Taldeak elkar ikusi dute: bizkaitarrak 14 eta 41 nagusitu dira.
Mar 7, 2021 | Lehen talde
Bigarren itzuliko lehen neurketa jokatu dute gaur Pasek Belenos eta Gernika Rugby Taldeak Muro de Zaron, Avilesen. Ohorezko B Mailako hamabigarren jardunaldiari dagokion neurketan bizkaitarrak nagusitu dira, 03 eta 43.
Ots 20, 2021 | Lehen talde
Gernikak garaipena eskuratu du Ohorezo B Mailari dagokion hamaikagarren jardunaldian. Denboraldi erregularreko azken neurketa jokatu dute gernikarrak La Unicaren zelaian. Bizkaitarrak 00 eta 57 nagusitu dira. Bizkaitarrek aurreikusi zezaketen parean izango zuten...
Urt 31, 2021 | Lehen talde
Gernikarrek garaipena eskuratu dute gaur eguerdian Campus Universitario Ourense RC
talde galiziarraren aurka jokatutako neurketan. Ohorezko B Mailari dagokion hamargarren
jardunaldiko neurketan, Gernika Rugby Taldea 16 eta 7 nagusitu da Urbietan.
Urt 23, 2021 | Lehen talde
Garaipen garrantzitsua eskuratu du Gernika Rugby Taldeak Ohorezko B Mailako bederatzigarren jardunaldian. Izan ere, Hernani C.R.E. gainditzea lortu du Landare Tokin jokatu den partidan: 12 eta 28. Sailkaketa orokorreko lehen bi sailkatuek ikusi dute elkar Landate...
Urt 16, 2021 | Lehen talde
Gernika Rugby Taldeak garaipen berri bat lortu du Uribealdea RKEren aurka jokatutako Ohorezko B Mailako zortzigarren jardunaldiko partidan. Gernikarrak 7 eta 60 nagusitu dira Atxurizubin (Mungia) jokatu den partidan.