Ohorezo B Mailako “A” taldeko lehen bi sailkatuek elkar ikusi dute gaur goizean Urbietako zelaian. Txapelketari zegokion hamalaugarren jardunaldian gernikarrak 25 eta 22 nagusitu dira, denboraldiko hamalaugarren garaipena lortuz. 

Neurketa garrantzitsua izan da gaur Gernikan jokatu dena, esan bezela taldeko lehen bi sailkatuek leihatu baitira. Gernikarrek partida hasi eta gutxira markagailuan aurrea hartzea lortu dute Albertus De Bod-en entsegu batekin. Hala ere, Hernani izan da lehen zatian jokoa sortu, eta gernikarrak defentsa lanetan gogor aritzera behartu dituena. Gernikarrek neurketak exijitutakoari aurre egitea lortu, eta atsedenaldira markagailuan aurretik joan dira, 8 eta 3. 

Izan ere, De Bod-ek entsegua lortu eta gutxira Siyabonga Masukuk zigor-ostikoaz baliatuz 8 eta 0ekoa ezarri du. Bestalde, Pello Perez izan da Hernanirentzat lehen hiru puntuak lortu dituen jokalaria. Aipatzekoa, neurketaren lehen ordu erdia igarota, talde bakoitzeko jokalari banak tartel horia ikusi duela: talde bizkaitarrean Juan Bautista Arranzek; gipuzkoarrean, David Pelaz-ek. Txartel hori hauek ez dira izan lehen zatiko bakarrak ordea. Markagailua berrogeigarren minutua adierazten zuenean, Federico Stein, Gernikako jokalari argentinarrak ere txartel horia ikusi du. 

Neurketa oso leihatua izan da. Bigarrenz zatia hasi bezain pronto basurdeek beste entsegu bat burutzea lortu dute, beste behin, De Bod-en eskutik. Entsegu honek ordea erantzun bizkorra jaso du. Minutu gutxira Hernanik neurketako lehen entsegua lortu du (Anartz Elosegi). Bigarren zatiaren erdia betetzear zela, Aimar Gorrotxategik Hernanirentzat beste entsegu bat lortu eta markagailuan 15 eta 15ekoa ezartzea lortu du. Hamar bat minutu igaro behar izan dira, Fagu Malloy-ren entsegu baten bidez Gernikak berriz ere markagailuan aurrea hartzeko. Talde gipuzkoarra ordea, ez da amore emateko asmoz zelairatu. Neurketaren 73. minutuan, Eneko Gorostiza, Gernika Rugby Taldeko jokalariak txartel gorria ikusi du. Zelaian jokalari bat gehiago zutelarik, Hernanik berriz ere berdinketa ezarri du, 22-22 (Mikel Perez). 

Neurketa berdinketan bukatu zitekeela zirudien arren, azken minutuan Siyabonga Masukuk zelai erditik jaurti duen zigor-ostikoak garaipena eman dio Gernika Rugby Taldeari. Epaileak neurketaren bukaera adierazi duenean, Urbietako markagailuak 25 eta 22koa adierazten zuen. 

Lau puntu eskuratu ditu Gernika Rugby Taldeak, 36 punturekin sailkapen orokorraren goreneko postuari tinko eutsiz. Datorren jardunaldian Campus Universitario Ourense RC-ren bisita jasoko du Gernika Rugby Taldeak Urbietan. Universitario Ourense Pasek Belenos RC-ren aurkako neurketan garaipena lortuta (46-33) iritsiko da Urbietara. 

____________________________________

Gernika Rubgy Taldea: Jon Mikel ABOITIZ; Eder MARTINEZ (58´ Francisco BOTTONI); Ibai GARCIA BILBAO (41´ Jon ABOITIZ); Andoni LARRABEITI; Federico STEIN (67´ Agustín Tomás VEROLI); Juan Bautista ARRANZ (58´ Agustín FORURIA); Albertus DE BOD; Fagu MALLOY; Iker OLAETA (56´ Jokin ESKOLAR); Siyabonga MASUKU; Eneko GOROSTIZA; Andoni MARTIN; Gaizka ITURRIAGA-ECHEVARRIA; Xabier ALBIZUA; Estanislao RENTHEL. 

Hernani C.R.E: Eneko NORIEGA (71´ Asier ARRONATEGI); Xabat ERROIZENEA (64´ Einar ARRATIBEL); Adrian SANCHEZ (54´ Xabier LUKAS); Beñat IRADI; Xabier GARMENDIA; Kepa MIJANGOS (56´ Iñaki OTAEGI); David PELAZ (58´ Jon GALDEANO); Mikel PEREZ; Santiago MUÑOZ; Pello PEREZ (62´ Iker GARBAJO); Mikel BIDEGARAY (56´ Eneko GARCÍA); Mattin COLLADO; Aimar GORROTXATEGI; Beñat ARICETA; Anartz ELOSEGI. 

Árbitro: Santiago CASTRO