GRUPO INTXAUSTI GERNIKA RUGBY TALDEA vs VRAC QUESOS ENTREPINARES (Kronika)

Martxoaren lehena izan zen zaletuak azkenekoz Urbietara gerturatu ziren eguna. Denbora asko pasa
dira basurdeek zaleen babesa gertutik sentitu zuten egun hartatik gaurko egunera. Gaur, 2021ko
urriaren 16an zaleak Urbietara itzultzeko aukera izan dute, eta ez dute huts egin: Urbietako armailak
bete dituzte. Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak, ordea, ezin izan du itzulera hau garaipenarekin
ospatu. Arratsaldean Gernikan jokatu den neurketan VRAC Quesos Entrepinares, egungo liga
txapelduna, 08 eta 17 nagusitu da.

RECOLETAS BURGOS – UNIVERSIDAD DE BURGOS 34 – 13 GRUPO INTXAUSTI GERNIKA RUGBY TALDEA (Kronika)

Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du Recoletas Burgos – Universidad de Burgos taldearen aurka jokatutako neurketan. San Amaron, talde burgostarraren zelaian jokatu du talde bizkaitarrak Ohorezko Mailari dagokion bigarren jardunaldia; Eduardo Maidaganen taldea ez da etxeko taldea mendean hartzeko gai izan, eta 34 eta 13 galdu dute.