Gernika
Rugby Taldea
Gernika-Lumoko errugbi kluba 1973tik · Ohorezko Maila Elitea
Azken berriak
RECOLETAS BURGOS – UNIVERSIDAD DE BURGOS 34 – 13 GRUPO INTXAUSTI GERNIKA RUGBY TALDEA (Kronika)
Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du Recoletas Burgos – Universidad de Burgos taldearen aurka jokatutako neurketan. San Amaron, talde burgostarraren zelaian jokatu du talde bizkaitarrak Ohorezko Mailari dagokion bigarren jardunaldia; Eduardo Maidaganen taldea ez da etxeko taldea mendean hartzeko gai izan, eta 34 eta 13 galdu dute.
UE SANTBOIANA 48 – 15 GRUPO INTXAUSTI GERNIKA RUGBY TALDEA (Kronika)
Parez pare Unió Esportiva Santboiana izan dute gernikarrek, Baldiri Aleu, talde kataluniarraren zelaian jokatutako neurketan. Ohorezko Mailari dagokion lehen jardunaldi honetan, Santboiana 48 eta 15 nagusitu zaio Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeari.
J1 DH: UE SANTBOIANA vs GRUPO INTXAUSTI GERNIKA RUGBY TALDEA (PREVIA)
Estatuko goren mailako txapelketa igandean, urriaren 3an hasiko dute basurdeek, Baldiri Aleu, UE Santboiana talde kataluniarraren zelaian.
Taldeak
Historia
1973ko maiatzaren 18an, hamabost bazkidek Gernika Rugby Taldearen sorrera-akta sinatu zuten Industria kaleko Onaindia-Jai Zai tabernan. Bilbotik eta haren ingurutik kanpoko Bizkaiko lehen kluba izan zen, eta «Rugby Taldea» izena erabili zuen lehena.
- 1973Klubaren sorrera
- 1981Lehen Mailara igoera
- 1983-84Lehen Mailako Ligako txapelduna, Iparraldeko Taldea
Egin bazkide
Alta Basurde Rugby Tabernan (San Juan Ibarra plaza) edo klubak Urbietan dituen bulegoetan egiten da.
Egin bazkide




















