Gernika
Rugby Taldea
Gernika-Lumoko errugbi kluba 1973tik · Ohorezko Maila Elitea
Azken berriak
GERNIKA RUGBY TALDEA 76 – 00 AVK BERA BERA RT (Kronika)
Gernika Rugby Taldeak eta AVK Bera Bera Rugby Taldeak Ohorezko B Mailako hamaseigarren jardunaldiari dagokion neurketa jokatu dute gaur Urbietan. Bigarren itzuliko azken jardunaldian gernikarrak 76 eta 00 nagusitu dira.
GERNIKA RUGBY TALDEA 52 – 19 CAMPUS UNIVERITARIO OURENSE RC (Kronika)
Ohorezko B Mailari dagokion hamabosgarren neurketa jokatu dute gaur Gernika Rugby Taldeak eta Campus Universitario Ourense RC-k. Urbietan burutu den neurketan talde bizkaitarra nagusitu da, 52 eta 19.
GERNIKA RUGBY TALDEA 25 – 22 HERNANI CRE (Kronika)
Ohorezo B Mailako “A” taldeko lehen bi sailkatuek elkar ikusi dute gaur goizean Urbietako zelaian. Txapelketari zegokion hamalaugarren jardunaldian gernikarrak 25 eta 22 nagusitu dira, denboraldiko hamalaugarren garaipena lortuz.
Taldeak
Historia
1973ko maiatzaren 18an, hamabost bazkidek Gernika Rugby Taldearen sorrera-akta sinatu zuten Industria kaleko Onaindia-Jai Zai tabernan. Bilbotik eta haren ingurutik kanpoko Bizkaiko lehen kluba izan zen, eta «Rugby Taldea» izena erabili zuen lehena.
- 1973Klubaren sorrera
- 1981Lehen Mailara igoera
- 1983-84Lehen Mailako Ligako txapelduna, Iparraldeko Taldea
Egin bazkide
Alta Basurde Rugby Tabernan (San Juan Ibarra plaza) edo klubak Urbietan dituen bulegoetan egiten da.
Egin bazkide





















