Iker Olaetari, bihotz-bihotzez eskerrik beroenak emon gura deutsuguz Gernika Rugby taldeagaz jokatutako 280 partidugaitik. Marka handia da hori, eta are handiagoa zuk zelai barruan erakutsitako grina, konpromiso eta maitasunagaz. 2008tik lehenengo talde barruan sartuta.

14 urterekin, gaztetatik, basurde bat izan zara zelai barruan: indartsu, adoretsu eta amore emon barik burrukan. Baloi bakotxa azkena balitz lez jokatzen, taldekideentzako beti prest, eta aurkariari errespetuz baina bildurrik barik aurre eginez. Horrek guztiak ekarri zaitu gaur egun zaren jokalari eta kapitain izatera, eta 280 partiduko ibilbide ikusgarri honetara.

Zuk erakutsi deusku zer dan Gernikako elastikoa defendidutea: harrotasuna, lana eta batasuna. Eta 280 partidu honeek ez dira bakarrik zenbaki bat; momentu, borroka eta oroitzapen pila bat dira, taldeari emondako guztiaren isla.

Eskerrik asko benetan, Iker. Lortutakoa haundia da benetan, eta ziur gagoz oraindino momentu gehiago bizitzen jarraituko dozuzala zelai barruan. 🏉