Lehen Taldea:

Gernika Rugby Taldeko Elite taldeak 2025. urtea zapore gazi-gozoarekin itxi zuen, baina ikaskuntzaz eta une ahaztezinez beteta. Denboraldia indartsu hasi zen: taldeak Elite Talderako sailkapena lortu zuen 2025eko urtarrilean. San Cugat taldearen aurkako finalerdia Urbieta zelaian jokatu zen, harmailak beteta, eta norgehiagoka oso parekatuan basurdeek garaipena eskuratu zuten, finalerako txartelarekin batera. Hurrengo astean, finala Madrilgo lurretan jokatu zen; bi autobus eta zale ugari bertaratu ziren berde-beltzen alde egitera 80 minutuetan. Gernikak markagailuari buelta eman zion lehen zatiko jardun kaskarraren ondoren, baina Liceo Francesek azken jokaldian erabaki zuen partida, eta Ohorezko Mailara igotzea lortu zuen. Horrela, ahalegin eta ikaskuntza ziklo bat itxi zen, taldearen potentziala argi utziz.

2025-2026 denboraldiaren hasierak, zaleak ilusioz bete zituen, taldearen kohesioa eta talentua agerian utziz. Hala ere, bidea ez da erraza izan: Fenixen aurkako berdinketak eta Hernani eta CRC Pozueloren aurkako porrotek gogorarazi zuten Elite Ligak ez duela atsedenik ematen, eta partida bakoitzak kontzentrazio eta entrega osoa eskatzen duela. Urteko gertakari aipagarrien artean, GRT-k hainbat urteren ondoren, Kopara itzultzea lortu zuen, bi garaipen eta bi porrotekin. Azpimarratzekoa da Santboiren aurkako garaipena Urbietan, Ohorezko Mailako talde historikoa.

2026. urtea begiz jota, Elite Taldeak helburu argiekin eta ondo zehaztuekin ekingo dio urte berriari. Helburu nagusia Elite Ligako fase erregularrean nabarmentzea da, lehen postuen artean amaitzea eta finalerdietako eta finaleko play-offerako txartela ziurtatzea. Azken helburua argia da: Ohorezko Mailara igotzea; jarraikortasuna, estrategia eta jokalari bakoitzaren erabateko konpromisoa eskatzen duen erronka aurrera eramatea.

Hori lortzeko gakoa, 2025ean lortutako esperientzia aprobetxatzea, taldearen kohesioa mantentzea eta partida bakoitza, intentsitate maximoarekin jokatzea izango da. Hala bada, 2026ko denboraldiak, mugarri historikoa ezar dezake GRT-rentzat; grinaren, diziplinaren eta lehiakortasunaren erreferente gisa sendotuz.

GRT-ko Elite Taldeak argi erakusten du denboraldi bakoitza emaitza bat baino gehiago dela: ahaleginaren, talentuaren eta konpromisoaren historia bat. 2026a hasi da, eta zaleek ilusioz itxaroten dute partida bikainez betetako urte bat.

M23 Taldea:

025eko irailean jaio zen Gernika Rugby Taldearen Sub 23 taldea: etorkizunera begirako proiektu bat, jada hazkundearen lehen seinaleak erakusten ari dena.

2025–2026 denboraldiak mugarri garrantzitsua ekarri du Gernika Rugby Taldearen kirol egituran, Sub 23 taldearen sorreraarekin. Harrobiaren lana jarraitzeko eta jokalari gazteek senior mailarako trantsizioa errazteko sortutako proiektua da.

Talde berriaren debuta ofiziala irailaren 29an izan zen Zaragozan, Fénix Rugby taldearen aurka, estreinaldi zorrotz eta sinboliko batean. Lehen partida hark denboraldi bati hasiera eman zion, egutegi bereziki gogorrarekin, distantzia luzeko bidaia ugarirekin; erronka handia izan da hori, bai fisikoki bai logistika aldetik, oraindik prestakuntza prozesuan dagoen talde batentzat.

Emaitzek ez dute hasiera honetan espero zen moduan lagundu. Hala ere, markagailutik harago, taldeak bere nortasuna eraikitzen joan da jardunaldiz jardunaldi. Lehen fasean jokatutako bederatzi partiden ondoren, bilakaera nabaria da: GRTko Sub 23 taldeak ordena, lehiakortasuna eta konfiantza irabazi ditu, eta joko kolektiboan hobekuntza handia erakutsi du.

Hazkunde hau ez da kasualitatea. Merituaren zati handi bat Pilotori dagokio, taldeko entrenatzaileari; bere lan etengabe, hurbil eta zorrotzak funtsezkoa izan da proiektuaren oinarriak finkatzeko. Horri jokalarien inplikazioa eta konpromisoa gehitzen zaio, denboraldiko unerik zailenetan ere jarrera eta ahalegina mantentzen jakin baitute.

Bigarren fasea martxan dela, taldearen giroa argi eta garbi positiboa da. Metatutako ikaskuntzak, taldearen kohesioak eta errendimenduaren hobekuntzak baikortasunerako arrazoiak ematen dituzte. Bidea oraindik zorrotza bada ere, badirudi talde gazte hau prest dagoela denboraldiaren gainerakoan klubari eta zaleei poza bat baino gehiago emateko.

Gernika Rugby Taldearen Sub 23 taldea ez da lehiatzeko soilik jaio, baizik eta hazteko, trebatzeko eta etorkizuna eraikitzeko. Eta etorkizun hori, pixkanaka, zelaian forma hartzen ari da.

Akademia:

Denboraldia B multzoan amaitu genuen 23 jokalariz osatutako talde batekin, emaitza oso onekin baina maila baxuan jokatuz.
Denboraldi honen hasieran, 27 jokalarirekin, A multzorako I. fasean sailkatu ginen. Bertan, emaitzek ez digute mesederik egiten, baina joko-maila handiagoa da, partida guztietan lehiatu baikara, eta jokalari gehienen bilakaera positiboa izan dugu banakako teknikari dagokionez.
Taldeko jokoaren errendimendua hobetzea gehiago kostatzen zaigu entrenamendu bakoitzean dagoen jokalari kopuruagatik (azterketak, partikularrak, igorre-zornotza lekualdatzea, selekzioak) eta jokorako espazio faltagatik