CR LA VILA  26  –  22  GERNIKA RUGBY TALDEA (Kronika)

CR LA VILA 26 – 22 GERNIKA RUGBY TALDEA (Kronika)

Club Rugby La Vila nagusitu da Ohorezko Mailara igoera faseko finalean. Talde alacantarrak
26 eta 22 gainditu du Gernika Rugby Taldea El Pantanon jokatutako neurketan, zuzenean
Ohorezko Mailako talde bihurtuz. Gauzak horrela, Gernikak hamabost egunen buruan beste
aukera bat izango du igoera lortzeko: Mazabi Santander Independiente RC, Ohorezko Mailako
azken aurreko sailkatuaren aurka jokatu beharko du.