bazkideak

gizarte arloa

Gernika Rugby Taldea gizartean errotuta dagoen kluba da. Gaur egun 560 bazkide ditu abonatuta eta lehen taldeak 500-600 zale baino gehiago ditu.

GRTren egoitza soziala Basurde Tabernan dago. San Juan Ibarra plazan kokatuta, errugbi zaleen topagunea da eta, hirugarren garaiez gain, klubaren ekitaldi sozial guztiak bertan ospatzen dira. 

Aipamen berezia merezi dute, halaber, gizarte-arloan “Basurde Zaharrak” beteranoen elkarteak eta errugbiko peñek (Urdairack, Forua, Lekeitioko Sin Bin), klubaren parte garrantzitsuak baitira, GRTren bizitzan eta jardueretan modu aktiboan parte hartu eta laguntzen dutelako.

Era berean, Gernika Rugby Taldeak hainbat ekitaldi sozialetan parte hartzen du, hala nola, 200 zale inguru biltzen dituen Rugby Jaian, Urriko Azken Astelehenean, erregeen kabalkadan, herriko jaietako buruhandietan, eta baita beste ekitaldi solidario batzuetan ere (La Cuadri del Hospi, Gu be zuek gara, erregeen garaian opariak jasotzea, etab.).