BASBESLEAK

ERAGIN MEDIATIKOA

Gernika Rugby Taldeak Estatuko Ohorezko B Mailan parte hartu duenez, eta, beraz, lehiaketan zehar Estatuko hiriburu nagusietako asko bisitatu dituenez, hala nola Oviedo, Vigo eta Ourense, Klubak oihartzun eta eragin mediatiko handia du Estatuan, bai prentsan, bai tokiko telebistetan. Toki- eta lurralde-mailan, Gernika Rugby Taldeak jokatzen dituen lehiaketen jarraipen mediatikoa garrantzitsua da, eta gero eta handiagoa dela esan dezakegu, honako hauek nabarmenduta:

      • Prentsa orokorrean (Deia, El Correo, Gara, Hitza/Berria) eta espezializatuan (Mundo Deportivo…), partidu aurreko eta ondorengo kronikak astero argitaratzea.

      • Deia-rekin egindako publizitate-akordioa, etxeko talde gisa jokatutako partidak iragartzeko publizitate-faldoia gehituta.

      • Txapelketako partida guztiak streaming bidez ematea.

      • Publizitate-akordioa eta emanaldiak tokiko irratiekin (Oizmendi).