Martxoaren lehena izan zen zaletuak azkenekoz Urbietara gerturatu ziren eguna. Denbora asko pasa dira basurdeek zaleen babesa gertutik sentitu zuten egun hartatik gaurko egunera. Gaur, 2021ko urriaren 16an zaleak Urbietara itzultzeko aukera izan dute, eta ez dute huts egin: Urbietako armailak bete dituzte. Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak, ordea, ezin izan du itzulera hau garaipenarekin ospatu. Arratsaldean Gernikan jokatu den neurketan VRAC Quesos Entrepinares, egungo liga
txapelduna, 08 eta 17 nagusitu da.

Aurrean azken bost urteetako ligako txapelduna izateak ez du Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldea koldartu. Gernikarrak aurre egin eta zaleei garaipena eskaintzeko asmoz zelairatu dira. Lehen berrogei minutuetan bizkaitarrak nagusitu direla esaterik bada, nahiz eta markagailuak bestelakorik aditzera eman dezakeen. Peio Urrutia izan da, hamargarren minutua bete denean, partidako lehen entsegua lortu eta etxeko taldea markagailuan aurretik jarri duena. VRAC Quesos Entrepinaresek ordea, ez du denbora asko behar izan beste entsegu batekin erantzuteko: bi minutu igaro direnean, John-Wessel Bellen entseguarekin, eta Baltazar Taiboren transformazioarekin, Valladolid-ko taldeak 5 eta 7koa ezarri du. Gernikarrak izandako zenbait akatsek lehen zatiko nagusitasun hori markagailuan islatzea ekidin dute.

Bigarren zatian ordea, valladolidtarrak gehiago izan dira, eta horrek, VRAC Quesos Entrepinaresek garaipena eskuratzea ahalbideratu du. Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldea egoera irauli nahian zelairatu da, eta momentu batez lortu du: Ruan Wassermanek, zigor ostiko bat baliatuz, 8 eta 7koa ezarri du. Beste behin, ordea, Baltazar Taibok kanpoko taldea aurretik jarri du segituan. Markagailua nahiko parekatua izan da azken hamar bat minutuak iritsi diren arte, orduantxe eskuratu baitu Pablo Miejimollek bere taldearentzat bigarren entsegua. Baltazar Taboiren transformazioak emaitza definitiboa ezarri du. Epaileak neurketaren bukaera adierazi duenean, Urbietako markagailuak 8 eta 17koa adierazten zuen VRAC Quesos Entrepinaresen alde.

Bi astez ez da Ohorezko Mailako jardunaldirik izango, baina ostean, Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak Barca Rugbi-ren bisita jasoko du Urbietan. Hirugarren jardunaldia jokatu aurretik – bihar, urriaren 17an jokatuko du Lexus Alcobendas Rugbyren aurka -, Barca Rugbi seigarren sailkatua da, beregain garaipen duelarik. Gernikarrak, bestalde, sailkapenaren beherenan daude, hiru jardunalditan garaipena ez ezagutu eta gero.

_______________

____________________

Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldea: Facundo LAMAS (60´ Ibai BILBAO); Jon Mikel ABOITIZ (52´ Leonel MORENO); Eder MARTINEZ (68´ Jon ABOITIZ); Francisco José GONZALEZ; Reuben DU PLOOY; Juan Bautista ARRANZ; Agustín Tomás VEROLI (51´ Agustín FORURIA); Fagu MALLOY; Iker OLAETA (55´ Jokin ESKOLAR); Estanislao RENTHEL; Mikel ZUBIARRAIN (51´ Carlos ZAVALA); Gaizka ITURRIAGA-ECHEVARRIA; Andoni MARTIN; Peio URRUTIA; Ruan WASSERMAN.

VRAC Quesos Entrepinares: Pablo César GUTIERREZ; Álvaro PÍREZ (58´ Pablo MIEJIMOLLE); Alberto PISULLA (Alberto BLANCO); Illaitia Henare Kalo Kalo GAVIDI; Sacha CASAÑAS; Rube PEÑA (24´ Jorge ORTIZ); George Richard STOKES; Gabriel VÉLEZ (58´ Daniel STÖHR); Gonzalo DOMÍNGUEZ (52´ Pablo GIL); Baltazar TAIBO; Pedro DE LA LASTRA; Nathan DE THIERRY; Alejandro ALONSO; Jaime MONCADA; John-Wessel BELL.

Epailea / Árbitro: Luis LASAL