Gernika
Rugby Taldea
Gernika-Lumoko errugbi kluba 1973tik · Ohorezko Maila Elitea
Azken berriak
GRUPO INTXAUSTI GERNIKA RUGBY TALDEA 10 – 12 LEXUS ALCOBENDAS RUGBY (Kronika)
Ohorezko Mailari dagokion hamargarren jardunaldiko neurketa jokatu dute gaur Urbietan Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak eta Lexus Alcobendas Rugbyk. Denbora luzez markagailuan aurretik izan dira basurdeak, baina azken minutuetan neurketak ihes egin die: talde madrildarra 10 eta 12 nagusitu da.
GRUPO INTXAUSTI GERNIKA RUGBY TALDEA 17 -33 RECOLETAS BURGOS – UNIVERSIDAD DE BURGOS (Kronika)
Ohorezko Mailari dagokion bederatzigarren jardunaldiko neurketa jokatu dute gaur Urbietan Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak eta Recoletas Burgos – Universidad de Burgosek. Burgosen jokatutako partiduan gertatu bezalaxe, gaurkoan ere talde burgostarra nagusitu da: 17 – 33.
CIENCIAS ENERSIDE 45 – 15 GRUPO INTXAUSTI GERNIKA RUGBY TALDEA (Kronika)
Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak ezin izan du urtea garaipenarekin hasi. Ohorezko Mailari dagokion zortzigarren jardunaldiko neurketa jokatu dute gaur eguerdian Ciencias Enerside eta Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak. La Cartujan jokatutako partidan talde andaluziarra nagusitu da, 45 eta 15.
Taldeak
Historia
1973ko maiatzaren 18an, hamabost bazkidek Gernika Rugby Taldearen sorrera-akta sinatu zuten Industria kaleko Onaindia-Jai Zai tabernan. Bilbotik eta haren ingurutik kanpoko Bizkaiko lehen kluba izan zen, eta «Rugby Taldea» izena erabili zuen lehena.
- 1973Klubaren sorrera
- 1981Lehen Mailara igoera
- 1983-84Lehen Mailako Ligako txapelduna, Iparraldeko Taldea
Egin bazkide
Alta Basurde Rugby Tabernan (San Juan Ibarra plaza) edo klubak Urbietan dituen bulegoetan egiten da.
Egin bazkide




















