ALBISTEAK
ABIATZE EZIN HOBEA KOPAN
Hasierako txistutik bertatik, Gernikak determinazioz jokatu zuen, partida gidatuz. Defentsa sendoa eta antolatua izan zen, intentsitate handiarekin, Santboiren aurrera egitea behin eta berriz zailduz. Pixkanaka, lortutako nagusitasun territoriala aukeretan bihurtu...
EUSKAL DERBIA, FESTA ETA ERRUGBIA
Rugby jaia Urbietan, emaitza garratza Basurdesentzat Larunbat honetan, Urbieta zelaian giro paregabea bizi izan zen. Eguraldi freskoa eta zaleen animo beroa lagun, ehunka pertsona bildu ziren euskal errugbiaren jaia ospatzera. Hala ere, Basurdesek ezin izan zuten...
Kolpe latza Madrilen
Madril, larunbata 16:30ean. — Hiriburuko arratsalde hotz eta gris batean, GRTk denboraldiko porrotik gogorrenetako bat jasan zuen, 39-0 galduz CRC Pozueloren aurka. Madrilgo taldearen zelaian jokatutako neurketak bizkaitarrak erreakziorik gabe utzi zituen, aurkariak...
Denboraldia hasteko modurik onena
Gernika Rugby Taldeak garaipenarekin hasi du denboraldia. Ohorezko B Mailako lehenengo jardunaldian Getxo Rugby izan dute parez-pare, eta “partidu oso borrokatua” lehiatu zuten, Urbietako zelaian. Basurdeak 23 eta 10 nagusitu baziren ere, gogotik lan egin behar izan zuten denboraldiko lehen lau puntuak etxean geratzeko.
CR LA VILA 20 – 07 GRUPO INTXAUSTI GERNIKA RUGBY TALDEA (Kronika)
Maila euste aldera borrokan ari diren bi taldeek ikusi dute elkar gaurkoan El Pantanon (Villajoyosa). Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu eta sailkapen orokorrean CR La Vila-ri aurrea hartzeko helburua zuen – neurketa aurretik puntu bakarreko aldea zegoen, talde alacantarraren alde -. La Vilak, bestalde, aurretik aipatutako aldea handitu nahi zuen, hiru jardunaldiren faltan, Ohorezko Mailari eusteko aukerak handitzeko. Ohorezko Mailari dagokion hamahirugarren jardunaldiko neurketa honetan CR La Vila nagusitu da, maila mantentze aldera erabakigarria izan daitekeen garaipena eskuratuz (20-07).
GRUPO INTXAUSTI GERNIKA RUGBY TALDEA 15 – 16 AMPO ORDIZIA RE (Kronika)
Neurketaren azken minutuetan ihes egin dio garaipenak Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeari. Ohorezko Mailan lehiatzen diren bi talde euskaldunek ikusi dute elkar txapelketari dagokion hamabigarren jardunaldian. Bosgarren jardunaldian gertatu bezala, honetan ere...



