Gernika Rugby Taldea Ohorezko Mailako taldea da. Gernikarrak 21 eta 34 nagusitu dira, Valladoliden, Pepe Rojo zelaian Mazabi Santander Independiente RC-ren aurkako neurketan, hala, datorren denboraldian goren mailan lehiatzeko txartela lortuz.
Gernika Rugby Taldea eta Mazabi Santander Independiete RC. Batak Ohorezko Mailara igo nahian, besteak, ordea, mailari eusteko asmoz. Ohorezko B Mailan bigarren sailkatua izan da Gernika. Mazabi Santander Independiente, ordea, Ohorezko Mailan azkenurren. Neurketa parekatua izango zela aurreikusi zitekeen.
Duela bi aste Alakanten gertatu bezala, basurdeek zaleen babesa sentitu dute Valladoliden. Izan ere, gerturatu ziren hirurehun bat zaletuk etenik gabe animatu zuten beraien taldea.
Gernikarrak indartsu zelairatu ziren, eta azkar, hamargarren minutura iritsi aurretik markagailuan aurrea hartzea lortu zuten, Siyabonga Masukuk ona eginiko zigor-ostiko bat baliatuta. Bizpahiru minutu geroago Eneko Gorostizak neurketako lehen entsegua lortu zuen, dagokion transformazioarekin, markagailuan 0 eta 10ekoa ezarriz. Neurketaren hamargarren minutua igarota, Gorostizak berak txartel horia ikusi du, epaileak joko zikina egotzita. Hamar minutuz basurdeek jokalari bat gutxiago izan dute berdegunean. Aaron Forrest izan da, zigor-ostiko baten bitartez, Independienteren lehen puntuak lortu dituen jokalaria. Masukuk berdin erantzun dio segituan, eta beste behin, talde santandertarreko Aaron Fosterr-ek, 6-13koa jarri du Pepe Rojoko markagailuan.
Lehen zatia bukatzeko hamabost bat minutu falta zirelarik, Independienteko jokalaria den Nicolas Paradak txartel horia ikusi du, oraingo honetan, basurdeak izanik hamar minutuz zelaian jokalari gehiago zituen taldea. Bizkaitarrek aprobetxatzen jakin dute, izan ere, egoera horretan iritsi da neurketako bigarren entsegua, oraingo hau Iker Olaetaren eskutik. Bazirudien Gernika Rugby Taldeko kapitainak ezarritako 6-20rekin bukatuko zela lehen zatia, baina, minutu bizpahiru minuturen faltan, Facundo Lamasek basurdeentzat hirugarren entsegua burutzea lortu du. Entseguaren aurretik Federico Pelozzi Santanderko taldeko jokalariak txartel horia ikusi du. Horrela, Iñaki Muñoz epaileak lehen zatiaren bukaera adierazi duenean, Pepe Rojoko markagailuak 6 eta 27koa adierazten zuen, bizkaitarren mesedetan.
Bigarren zatian Mazabi Santander Independiente RC-ak aurrerapauso bat ematea lortu du. Burututako aldaketek eragin positiboa izan du Santanderkoengan. Izan ere, neurketa berrabiatu eta hamar minutu baino gutxiago igaro direnean, Tiago Romerok hauentzat partidako lehen entsegua lortu du (11-27). Bi taldeak gogor aritu dira lanean neurketa aurrera eramateko helburuarekin. Bigarren zati honetan, ordea, Gernikari zertxobait gehiago kostatu zaio markagailura puntuak igotzea. Hala ere, aurretiaz zuen abantailaz baliatu dira basurdeak. Finlay Sharp izan da etxeko talde legez aritu den Independiente RC-arentzat bigarren entsegua lortu duena, amaierarako zazpi minutu falta zirelarik (16-27). Santaderkoak markagailuan hurbiltzen zihoazen horretan iritsi da Albertus De Bod-en entsegua, partiduko laugarrena Gernikarentzat. Neurketa hala bukatuko zela zirudienean, hirurogeita hemeretzigarren minutuan iritsi da Alexander Grey-ren entsegua, markagailuan 21-34 definitiboa jartzeko.
Gauzak horrela, Gernika Rugby Taldeak, bi urte Ohorezko B Mailan eman ostean, datorren denboraldian Ohorezko Mailan lehiatzeko txartela eskuratu du. Beste muturrean, Mazabi Santander Independiente RC. Santandertarrak Ohorezko B Mailan lehiatuko dira 2021/2022 denboraldian.
____________________
Mazabi Santander Independiente RC: Guillermo GOMEZ (70´ Guillermo NIETO); Jordan ARGERICH (59´ Gabriel FERNÁNDEZ); Armando Federico SCARLATO (59´ Alejandro GOLJANEK); Romain MERCADAL (53´ Daniel BELLELLI); Gastón MORENO (30´ Finlay SHARP); Alexander GREY; Nicolás Ronald WALKER; Nicolas PARADA; MIguel GIRIBERT (74´ Santos GARCIA-MORIS); Aaron FORREST; Jaime MATA; Simon FAUTHOUX (41´ Mateo MUDROVICI); Tiago ROMERO; Juan SOLÍS (30´ Nicolás NIETO); Federico PELOZZI.
Gernika Rugby Taldea: Facundo LAMAS; Eder MARTINEZ; Ibai BILBAO GARCIA (68´ Francisco BOTTONI); Andoni LARRABEITI; Federico STEIN (67´ Agustín FORURIA); Juan Bautista ARRANZ; Agustín Tomás VEROLI (47´ Fagu Malloy); Albertus DE BOD; Iker OLAETA (62´ Jokin ESKOLAR); Siyabonga MASUKU; Eneko GOROSTIZA (58´ Peio URRUTIA); Gaizka ITURRIAGA-ECHEVARRIA (71´ Jon ABOITIZ); Andoni MARTIN (45´ Carlos ZAVALA); Xabier ALBIZUA; Estanislao RENTHEL.
Epailea: Iñaki MUÑOZ
Partidua berrikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=gA_mciItUuc