Ohorezko B Mailari dagokion hamabosgarren neurketa jokatu dute gaur Gernika Rugby Taldeak eta Campus Universitario Ourense RC-k. Urbietan burutu den neurketan talde bizkaitarra nagusitu da, 52 eta 19.
Denboraldiko lehe itzulian ere Urbietan ikusi zuten elkar Gernika eta Ourensek. Talde galiziarrak lehen itzuli horretan basurdeak gogor lan egitera behartu zituen, eta gernikarrek gaurkoa ere berdin, gogorra izango zela aurreikusi zezaketen. Astean zehar neurketari begira lan egin dute, eta gernikarrak zelaian islatu nahi zuten sistema argi zutela ondo ikasita zelairatu dira. Egindako lan horretan oinarrituta, erosoko jokoan aurrerapausoa ematea lortu dute.
Neurketa hasi eta lehen ordu laurdena bete orduko, Gernika Rugby Taldeak markagailuan aurrea hartzea lortu du Albertus De Bod eta Estanislao Renthel-en bi entsegurekin. Denbora gutxira hirugarrena iritsi da, Xabier Albizuaren eskutik. Azken honek, ordea, Ourense RC-ren partetik erantzun azkarra jaso du. Hamar minutu baino gutxiago pasa dira, galiziarrek bi entsegu egin (Jerry Surumi Davoibaravi) , eta markagailuan hurbiltzea lortu dutenerarte (19-12). Epaileak lehen zatiaren bukaera adierazi aurretik, Gernika Rugby Taldeak bi entsegu berri lortu ditu: biak Fagu Malloy-ren bitartez.
Neurketan Gernika nagusi izan da. Erasoan, mele eta touch-ean gogor, eraginkor aritu dira. Bestalde, baina, nahi baino golpe gehiago eskaini ditu talde gernikarrak. Golpe horiek aurkariak une jakin batzuetan aurrerapausoa ematea ahalbideratu du.
Bigarren zatia hasi era minutu gutxira, Ourensek hirugarren entsegua lortu du Falemaka Tatafuren eskutik, markagailuan 33 eta 19koa jarriz. Hori izan da talde galiziarraren azken entsegua. Ez da, ordea, neurketako azken entsegua izan. Bigarren zatian zehar, erasoan izandako nagusitasuna baliatuz, Gernikak beste hiru entsegu egitea lortu, eta erasoko puntu gehigarria ziurtatzea lortu du. Lehena Siyabonga Masukuk egin eta transformatu du. Beste biak, neurketaren azken hamar minutuetan iritsi dira, biak Jokin Eskolarren eskutik. Horrela, epaileak neurketaren bukaera adierazi duenean, Urbietako markagailuak 52 ta 19koa adierazten zuen.
Gernika Rugby Taldeak bost puntu gehiago eskuratu ditu Urbietan jokatutako neurketan. Talde bizkaitarrak sailkapen orokorrean gorenean darrai, 41 punturekin. Datorren asteburuan ez da Ohorezko B Mailako jardunaldirik izango, baina bi asteren buruan, Gernikak AVK Bera Bera RT-ren aurka jokatu beharko du txapelketako bigarren itzuliko azken neurketa.
__________________________________________
__________________________________________
Gernika Rugby Taldea: Facundo LAMAS; Francisco BOTTONI (47´ Ibai BILBAO GARCIA); Eder MARTINEZ (47´ Jon ABOITIZ); Andoni LARRABEITI; Agustín Tomás VEROLI (59´ Itai MARURI); Albertus DE BOD (59´ Francisco Agustín NOGUERA); Agustín FORURIA; Fagu MALLOY; Iker OLAETA (41´ Jokin ESKOLAR); Estanislao RENTHEL; Carlos ZAVALA; Andoni MARTIN; Gaizka ITURRIAGA-ECHEVARRIA (64´ Luciano Nicolas ALTABE); Xabier ALBIZUA (51´ Eneko Gorostiza); Siyabonga MASUKU.
Campus Universitario Ourense RC: César GARCÍA; Pablo FERNÁNDEZ; Kalolo Elijah TUILOMA; Rubén SUEIRO; Óscar SANTÓRUM; Jerry Surumi DAVOIBARAVI; Óscar LALIN (64´ Jose Luis REY); Falemaka TATAFU; David RIVEIRO; Jason Wiremu HARVEY; Alejandro MARTINEZ; John Jeffrey TALJARD; Joseph Thomas MARSTON (73´ Diego FERRO); Santiago ALONSO; Esteban AREAN.
Árbitro: Joshua BELLIDO