Gernika Rugby Taldea Ohorezko Mailara igoera faseko finalera sailkatu da. Pozuelo Rugby Union talde madrildarra izan dute parez pare gernikarrek Urbietan jokatutako neurketan. Neurketa 23 – 20 bukatu da, eta gernikarrek CR La Vilaren aurka jokatuko den finalerako sailkapena lortu dute. 

Neurketa berdintsua oso Urbietan ikusitakoa. Ohorezko B Mailako txapelketa erregularreko bi lehen sailkatuk ikusi dute elkar berdegunean: alde batetik, Gernika Rugby Taldea: “A” azpitaldeko lehen sailkatua, denboraldi hasieratik porrota ezagutu ez duena. Bestetik, Pozuelo Rugby Unión, “C” azpitaldeko lehen sailkatua, aurreko asteburuan Unión Rugby Almeria Playacar mendean hartu zuena. Neurketa parekatua espero zen, eta ez du huts egin.

Partidua parekatua izan bada ere, berdinketak gutxi iraun du markagailuan. Neurketa hasi eta bi minutura gernikarrek markagailuan hartzea lortu dute Siyabonga Masukuk aldeko zigor ostikoa ona egitea lortuta. Hamargarren minutura iritsi aurretik, ordea, madrildarrak erasoan zirelarik, mele batetik epaileak zigor-entsegua adierazi du Pozuelo Rugby Unionen alde. Hala, talde madrildarrak markagailuan aurrea hartzea lortu du, neurketaren zati handi batean abantaila izatea lortuz. Bi taldeek entsegua burutzea egokitu zaien zelaian jokatu nahi zuten eta, ondorioz, ostiko asko, airetiko jokoa gailendu da. Gernikarrak, defentsan antolaturik bazeuden ere, zailtasunak izan dituzte erasoak madrilgarrak gainditzeko. Puntu guztiak beharrezkoak zirenaren kontziente izanik. aldeko kolpeak 3 puntu lortzeko aprobetxatu nahi izan dituzte bi taldeek. Horrela, atsedenaldirako markgailuak 9 eta 10ekoa adierazten zuen Urbietan. 

Egoera irauli  nahian zelairatu dira gernikarrak bigarren zatian. Pozuelo Rugby Unión bestalde, markagailuan tartea handitzeko asmoarekin irten da, eta lortu dute une batez. Jokoa berrabiarazi eta minutu gutxira Jon Ander Puertasek entsegua lortu du talde madrildarrarentzat. Gernikarrak, markagailuan atzetik, puntuak gehitzeko izandako aukerak aprobetxatu dituzte, zigor-ostikoak baliatuz berriz ere markagailuan hurbiltzeko (12-17). Bigarren zatiaren erdia pasata iritsi da Gernikaren partidako lehen entsegua, Eneko Gorostizaren eskutik. Entsegu horrekin neurketa berdindu dute basurdeek, baina minutu gutxira, berriz ere aurrea hartu dute madrildarrek Santiago Ortegak zigor-ostiko bat on egin ostean. 

Neurketa amaitzeko bost bat minutu falta ziren. Urduritasun puntu bat somatzen zen airean, baina berdegunetik entzuten ziren garrasiek argi uzten zuten gernikarrek ez zutela amore emateko intentziorik. Hala, 80. minuturako ezer gutxi falta zelarik, Siyabonga Masuku berdinketa jarri du markagailuan (20-20). Partida  bakarreko kanporaketak izanik, luzapena jokatu beharra izan da. 

Luzapena hamar minutuko bi zatik osotu dute, hogei minutu guztira. Defentsan antolaturik, eta bigarren zatian zein luzapenean bertan egindako aldaketek mantendu duten mailarekin, 93. minutuan aurrea hartu du Gernikak – beste behin Siyabonga Masukuk zigor-ostikoa baliatuz -. Horrela, Urbietako markagailuak 23-20koa adierazten zuen epaileak neurketa bukatutzat eman duenean. 

Gernika Rugby Taldea Ohorezko Mailara igoera faseko finalera sailkatu da. Finalean CR La Vila izango du parez pare, Ohorezko B Mailako “B” taldeko lehen sailkatua. Sailkapen orokorrean gernikarren aurretik sailkatu zen talde alakantarra eta ondorioz, finala haren zelaian jokatuko da, El Pantanon.

___________________

___________________

Gernika Rugby Taldea → Facundo LAMAS, Jon Mikel ABOITIZ (7´ Ibai BILBAO GARCIA); Eder MARTINEZ (68´ Francisco BOTTONI); Andoni LARRABEITI; Federico STEIN (64´ Agustín FORURIA); Juan Bautista ARRANZ (98´ Francisco Agustín NOGUERA); Agustín Tomás VEROLI; Fagu MALLOY; Iker OLAETA (64´ Jokin ESKOLAR); Estanislao RENTHEL; Eneko GOROSTIZA; Gaizka ITURRIAGA-ECHEVARRIA (87´ Carlos ZAVALA); Andoni MARTIN; Xabier ALBIZUA, Siyabonga MASUKU. –> Ibai BILBAO GARCIA (60´  Jon ABOITIZ)

Pozuelo Rugby Unión → Felipe HELMAN (81´ Daniel NARVAEZ); Sione ATIOLA (70´ David SOLER); Liviu FERTU (70´ Facundo Exequiel SANZ); Agustín AGNELET; Alejandro PEREZ (64´ Telmo ROMERO); Adrian SOTOMAYOR (98´ Jose TEJERA); Martin ALBARIÑA; Benjamin GUAYTA; Santiago LOJEBON (55´ Ramon FERNANDEZ DE CALEYA); Santiago ORTEGA; Samuel GARCIA (45´ Noel CARRION); Jon Ander PUERTAS; Diego PERIEL; Hugo PETIT; Agustín BUENDIA (81´ Emmanuel AVACA). 

Árbitro: Joaquin SANTORO