Aurreko denboraldian Mazabi Independiente Santander garaituta, Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldea Ohorezko Mailan lehiatuko da 21/22 denboraldian. Estatuko goren mailako txapelketa igandean, urriaren 3an hasiko dute basurdeek, Baldiri Aleu, UE Santboiana talde kataluniarraren zelaian.

Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak helburu nagusia mailari eustea badu ere, lehen unetik sailkapenaren goialdeari begira jartzeko ilusioa dute gernikarrek. Horretarako, aurreko denboraldiko jokalari multzoa mantendu dute, zenbait fitxaketa egitearekin bat. Aurtengo denboraldia bizkaitarren Ohorezko Mailan jokatuko duten hamalaugarrena izango da.

UE Santboiana, bestalde, Ohorezko Mailan ibilbide luzea duen taldea da. Kataluniarrak aurreko denboraldian Ohorezko Mailako Play-off-etatik kanpo gelditu ziren, denboraldi berri honetako helburuetako bat aurten hori gainditzea bihurtuz.

 

🖋️🗒️Eduardo Maidagan, Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeko entrenatzailea:

  1. – “Estoy con ganas, con la ilusión de hacer un buen papel”.